XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...); pozaldiak jaitzeko erriak asmatu ditun dantzak; jazkera; makillean, kutxan, argizai olan erabilli izan duan zur-apainkera; bizi tokiari, etxeari, urteak eta mendeak zear, azaletik eta barrendik itsatsi dion tankera....

Itz batez esanda: zertxo apurrenak ere, erriak, oldezko ta ez landuzko edermiñak eraginda, apaintze-ikutu batez edertu baititu; or dezu erri ertia.

Orain galdegin zadakezu: ta zertarako erri ertiarekiko batzarre bat?....

Ea esan orren elburua....

Onampacirc;.

Gaurko erti landuagoa, naasiagoa, guzitikagoa, odol zaarrez bizkortzea, asabaen etxeko ats beroaz kutsatzea.

Ertizuaitz berria antzin-ezeaz bazkatzea; leengo errotiko muskillez bear baitu erri bakoitzak bere ertia berritu, naiz iñongo txertorik ere edergaritzat artu.

Aintzakotzat ar dezan erriak berea; uste izan eztezan, iñorenak baño arloteagoak bere abestiak diranik ez-eta bere dantzak, bere jazkera, bere etxea: laburki, bere edermiña.

Ta iraun beza ludian, gizonaren izaerak bai ertierak bear-batasuna autsi-gabetanik, ludia (mundua) ikusgarri, ludia ezin-aspergarri dagian ezberditasun ioriak.

Batzarre ortan, beraz, nork gere lanbidearen arauz, begiak eusko-ikuskizunez inguratzen, ta gure bizierari, azalez bederik, eusko usaia erasten ikas dezakegu.

Etxagilleak osa ditzake, gaurdañoan baño obeki, etxagintzarekiko eusko tankeraren zer nolak.

Burnigiñak, argiñak, eunleak, zurgiñak, jazkigiñak, abesti zaleak, etxeko andreak...... berdin, nork-bere langintzarekiko.

AURTENGO EUSKEL-EGUNA Esanak esan, zein ote da euskotarren erti-iturbururil naroena?....

Zein, mamian ta ez axal-utsean gure bizierari euskotasunik itsatsi dezaiokena?....